Título del Libro: Zaldiko-maldikoan
Autor:
Descripción del Libro: Aukeratutako baliabideak eta jorratutako gaiak askotarikoak dira. Herri literaturarik hurbil koka daitezkeen hoskidetasun eta erritmo neurtuetatik bertso aske eta kontzeptualetara. Naturarekin zerikusia daukaten oinarrizko gaietatik kontzeptu abstraktuei buruz gogoeta eragiteraino: maitasuna, askatasuna, biziaren laburra, gogo eta amets helduezinak… Umore ukituak ere topa daitezke, gutxi izan arren; baita irudi surrealistak ere. Aldarte oso desberdinak adierazten duten egitura paralelo originalak ere bai. Azken batean, eta poema bilduma honetan gaur eguneko korronte eta joeren erakusgarri ugari aurki ditzake irakurleak, denak elkarren osagarri, gaurko euskal haur poesiaren ikuspegi orokorra itxuratzera datozenak. Zaldiko-maldikoan poema bilduman hamabi idazlek hartu dute parte: Pello Añorga, Bernardo Atxaga, Lutxo Egia, Juan Kruz Igerabide, Antton Kazabon, Karlos Linazasoro, Miren Agur Meabe, Joxean Ormazabal, Karlos Santisteban, Jon Suarez, Ana Urkiza eta Patxi Zubizarreta. Bakoitza esparru ezberdin batetik datorkigu haur literaturako poesiara, batzuek bazuten iadanik haur poesian libururen bat kaleraturik, beste batzuk helduen literaturik datoz eta badira genero honetara heldu berriak direnak ere.

Adquiere este maravilloso libro de
Varios Autores,
Zaldiko-maldikoan
cliqueando aquí.

No hay etiquetas para este libro.